LH SAKANA LH Ikastetxean, hainbat urte daramatzagu, gure matrikulazio-kanpaina ondorengo ideia hauetan oinarrituz:

  • Enplegarritasuna kontutan hartuz.
  • Gure zonaldeko lan-merkatuaren eskaeretara egokituz.
  • Genero-joera ezabatuz.

Baina, kontuz! ez da matrikulazio-kanpaina bat solik! Aipatutako hiru egoera horien joera aldatuz gero, bailaran bizi garen pertsonen enplegagarritasuna eta, aldi berean, gure eremua garatzeko eta hobetzeko aukera dugu: hau da, hain zuzen ere, Sakanako biztanlegoari jakinarazi nahi dioguna!.

Esan beharra dago, emakumeak direla langabezia-tasa handiena dutena. Hala ere, kontutan hartu behar da, industria-sektorean izandako aldaketa teknologikoak eta enpresetan berdintasun-planak ezartzeak, emakumeak zonaldeko enpresetan sartzea erraztu dezaketela, baina horretarako, profil kualifikatuak behar dira, noski.


Orain arte aipatutakoa isladatzeko, Ikasturte honetan egindako bideoa aurkezten dizuegu, non sakanako hainbat pertsona eta eragilek parte hartu duten: Sakanako Garapen Agentziak, Sne, Iberica de Suspensiones, CIP sakana, sektore profesional «maskulinizatuan» lanean dabilen ikasle ohi batek, eta sektore profesional «feminizatuan» lanean babilen ikasle ohi batek, besteak beste.

Enplegagarritasuna hobetzeko laguntzea (lan-merkatuaren eskaerak kontuan hartuta), genero-joera ezabatzeko lagungarri izatea, eta zuen interesekoa izatea ere espero dugu.